XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

14 Denen artean hitz egin:

- Zer esango zenukete, Durangoko deabrua beldurgarria ala barregarria dela?

- Zergatik?

- Gogoratzen zarete galtzagorriekin?

- Deabruak eta haiek zer antz dituzte?

15 Deabruak, pertsonaia gaiztoa denez, gaiztakeriak egiten ditu.

Zerrenda itzazue zuen koadernoan Durangoko deabruaren gaiztakeriak.

16 Nolako pertsonaia, halako ekintzak: lotu ondoko pertsonaia bakoitza egingo lituzkeen ekintzekin.

Hori egitean, ez ahaztu subjektuari -k jartzea behar den kasuetan.

Pertsonaia

(-K)

- Sorgina

- Tontoa

- Beldurtia

Egiten duena


- sorginkerietarako ukenduak egiten ditu
- esaten dioten guztia sinesten du
- hegan ibiltzen da erratzaren gainean
- bere itzalari ere beldurra dio
- ezin izaten du bakarrik egon
- dena aldrebes ulertzen du
- printzeak apo bihurtzen ditu
- edozer gauzak dardaraz jartzen du
- denek engainatu egingo dutela uste du

17 Pertsonaia definituta dagoenean, inportanteena ustekabea da, espero ez den zerbait gertatzea.

Horrek ematen dio ipuinari interesa.

Deabruaren kasuan, adibidez, badirudi beti jarraituko duela gaiztakeriak egiten.

Ipuina egin nahi izanez gero, ustekabea gertatzea onena.

Honelako zerbait:

Egun batean, deabrua, hainbeste okerkeria eginez nekatuta, lo gelditu da haur seaska baten ondoan.

Umearen aita-amak han ikusi dutenean, astinaldi ederra eman diote eta korrika atera da herritik.

Harrezkero, deabrua Durangon gelditu beharrean, Oiz mendian buelta eman eta beste bide bat hartzen du.

Idatz ezazu zuen koadernoan zer ustekabe jarriko zenukeen Sorginaren, Beldurtiaren edota Tontoaren ipuinetan.

Gero, lagunei irakurri eta eztabaidatu zein gustatzen zaizuen gehien.